Erne eta bare, igelaren pare: Meditazioa haurrentzat eta gurasoentzat

🧐 120 visitas

Gaur egungo haurrak geldiezinak izan ohi dira, eta nekez kontzentratzen dira. Batzuei lo hartzea kostatzen zaie; beste batzuk estresatuta daude. Nola lagundu baretzen eta erlaxatzen? Nola lortu egiten ari diren horretan kontzentra daitezela? Meditazioa tresna sinple eta eraginkor bat da: oso ongi egoki¬tzen da haurren premietara, eta berehalako onurak ekar diezaz¬kieke. Liburu honetan, zenbait istorio ageri dira, bai eta ariketa sinple eta labur batzuk ere, haurrek egunero egin ditzaketenak. Liburua 5 urtetik 12 urtera arteko haurrentzat eta haien gurasoentzat da, ariketak elkarrekin egin ditzaten. Egileak Jon Kabat-Zinnek garatutako mindfulness-metodoan oinarritu ditu bere teknikak. Emaitzek erakutsi dute ariketa hauek egiten dituzten haurrek hobeto lo egiten dutela, gehiago kon¬tzentratzen direla, bareagoak direla eta seguruago sentitzen direla. Erne eta bare, igelaren pare liburuak salmenta-arrakasta handia izan du Herbehereetan eta Frantzian, eta hainbat hizkuntzatara itzuli da.


Editorial: KAIROS
Autor: ELINE SNEL

Comprar Erne eta bare, igelaren pare: Meditazioa haurrentzat eta gurasoentzat

El Corte Inglés Amazon Todos tus Libros Casa del Libro Agapea Iberlibro Carrefour Fnac

Opiniones

Deja un comentario